Atzo joan ginen Gernikara, bisita derrigorrezkoa. Oso nekatuta jaiki ginen baina apur bat lo egin genuen autobusean. Lehendabizi, joan ginen junta etxera eta bideo polit bat ikusi genuen gernikako arbolaren istorioa kontatzen zuena. Apur bat zaila zen ulertzeko baina polita izan zen. Gero, noski, ikusi genuen gure zuhaitz maitatua.

Gero, Gernika artelanaren muralera joan ginen eta dinamika bat egin genuen konfliktoa garatzeko eta oso ondo egon zen. Gehien atera zen konfliktoa matxismoarena izan zen. Apur bat harritu gintuen taldeko zenbaiten iritzia. Oso ondo egon zen eta gainera artelanarekin han presente izugarria izan zen. Eguraldi ezinhobea egin zuen, egia esanda.

Europa parkean bazkaldu ondoren, Bakearen Museora eta batzuk elizara eta babeslekuetara joan ginen. Museon sartu zen lehengo taldeari ez zitzaion denborarik eman eliza eta babeslekuetara joateko baina benetan ikaragarria izan zen. Esan ziguten halako babesleku batean 200 pertsona sartzen zirela. Harritu gintuen hango atso bat esan ziguna: egun batean 8 urterekin han egon zen gizon bat etorri zen ikustera eta ezin izan zen sartu hango oroitzapenak etortzen zitzaizkiolako eta oso zaila zen. Benetan pena handia ematen du.

Museoa ez zitzaigun asko gustatu oso astuna egin zitzaigulako. Bueltan, youthpassen dinamika bat egin genuen autopistako parkean eta tarteko ebaluazioa. Oso polita izan zen ikustea nola lehenengo egunean idatzi genituen paperak (gure beldurrekin) apurtu genituen elkarrekin batzuk ez zirelako gehiago gure barnean. Lagun asko egin ditugu eta esperientzia ezin hobea da. Gehiago kontatuko dizuegu…

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.